Bi urteko lanen ondotik, Gurutze Berri inauguratuko dute bihar
1965ean sortua, 60 urte bete zituen iaz goiko barrioak.
Gurutze Berri auzoa eraberrituta, aurtengo otsailean.Josune Zarandona Bi urteko eraberritze lanak amaituta, Gurutze Berri auzo berrituaren inaugurazio ekitaldia egingo du bihar arratsaldean udalak, 18:30ean hasita. Zinta moztea izango da aurrena eta auzoan zehar kalejira egingo dute ondoren. Mokadutxo batekin amaituko dute ekitaldia. Iñaki Alberdi Idiazabalgo alkateak eta obren zuzendaritzak hartuko du parte biharko ekitaldian.
Gurutze Berri auzoa 1965ean hasi ziren eraikitzen herriko 36 familien ekimenez. Goiko barrioak 60 urte bete zituen iaz eta Idiazabalgo Udalak erakusketa bat osatu zuen herritarrekin elkarlanean, auzoaren historia eta memoria gordetzeko helburuz.
Bi urteko lanak
Auzoa eraberritzeko proiektua 2012tik lantzen hasita zeuden arren, lanak 2023ko irailean hasi zituzten azkenean, eta iazko udazkenean amaitu zituzten. Instalakuntza guztiak modernizatu dira: argiteria, telekomunikazioa… eta bide batez, auzoa irisgarriagoa egin da.













