Lazkaoko anbulategiko berritze lanak aurrera doaz
Anbulategi zaharra zegoen eraikina bota dute berri bat eraikitzeko. Gaur egungo lehen mailako arretaren beharretara egokituko da.
Lazkaoko anbulategiko obrak.Manex Usarralde Garmendia Anbulatorioa berritzeko lanak aurrera doaz, zaharra botata. Hiru aldiz azalera handiagoa izango duen osasun zentro moderno bat eraikiko dute, gaur egungo lehen mailako arretaren beharretara egokituko dena. Exekuzio epea 27 hilabetekoa da. Lanak amaitu bitartean, ikastolako patioan egokitu dute osasun zerbitzua.













