‘No phone challenge’ erronkan parte hartu duten ikasle ordiziarrak, gaur ETB1eko ‘Biba zuek’ saioan
Arratsaldeko saioan izango dira, 18:00etan hasita. Mugikorrik gabe egon diren denboran izandako esperientzia partekatuko dute Jakintzako ikasleek.
Erronkan parte hartu duen ikasle taldea. Ordiziako Udala ‘No Phone Challenge’ erronkan parte hartu duten Ordiziako Jakintza ikastolako bederatzi ikasle ETB1eko Biba zuek! saioan izango dira gaur arratsaldean. Saioa 18:00etan hasiko da eta 105 minutuko iraupena du. Jakintzako ikasleek mugikorrik gabe egon diren denboran izandako esperientzia eta erronkaren inguruan egin duten balorazioa partekatuko dute.













