Aner Irizar txirrindulari zumarragarrak gazte mailako Euskadiko txapelketa irabazi du
Aner Irizar (Alimco Campagnolo) txirrindulari zumarragarrak Euskadiko txapelketa irabazi zuen atzo (larunbata) Amurrion. Beste hiru txirrindularirekin iritsi zen helmugara eta esprinta irabazi zien. Bellota-Goierri taldeko txirrindulariek ere lasterketa bikaina egin zuten. Aimar Ugarteburu urretxuarra 10. postuan sailkatu zen eta taldekako sailkapenean hirugarren postuan sailkatu ziren.













