Andorrako lanaren ondoren, larunbatean Beasainen Kopa Nazionala egingo du Loreak
Loreako sei kidek parte hartu dute Andorrako wushu/kung fu txapelketan. Antzizar kiroldegian jokatuko da Kopa Nazionala.
Loreako kideak Andorran, joan den larunbatean.Lorea Joan den larunbatean, Andorrako wushu/kung fu txapelketan parte hartu dute IWKCD Lorea klubeko sei kidek, hainbat modalitatetan bakoitzak. Han egindako lanaren ondoren, hurrengo larunbatean Beasainen izango den Kopa Nazionala antolatzeko lanean ari da kluba.
Laira Moralesek (10 urte) zilarra eta laugarren postu bat lortu ditu; Sahatsa Izquierdok (11 urte) bi urre, bi zilar, brontze bat eta laugarren postu bat; Adara Moralesek (14 urte) urre bat, zilar bat, brontze bat eta laugarren postu bat; Eneko Izquierdok (15 urte) bi urre eta lau zilar; Irati Huertak (21 urte) urre bat, bi zilar eta laugarren postu bat; eta Maria Izquierdok (46 urte) bi urre eta zilar bat. Modu horretan, guztira zortzi urre, 11 zilar eta bi brontze eskuratu ditu taldeak.
Klubak azaldu du “zapore onarekin” itzuli direla, baina aste “oso gogorra” dutela aurretik Beasainen egingo den txapelketarekin. Maiatzaren 30ean, 10:30ean hasiko da Wushu sanda/kung fu Kopa Nazionala haurren jaialdia, Antzizar kiroldegian, Loreak antolatuta.













