Bernardo Alberro hil da
‘Ordiziarrak gera’ abesti ezagunaren sortzailea zen Alberro, eta 99 urterekin zendu da. Astigarragan jaio arren, urte asko zeraman Ordizian bizitzen.
Bernardo Alberro Anabitarte, 2013ko Ordiziako Santa Ana jaietan, txupinazoa bota aurrean. Iñaki Gurrutxaga Bernardo Alberro Anabitarte Ordiziarrak gera abestiaren sortzailea zendu zen atzo, 99 urterekin. Astigarragan jaio zen 1927ko apirilaren 17an, baina urte luzez zeraman Ordizian bizitzen. Hamasei urte zituenean, lan-istripu baten ondorioz ikusmena galdu zuen eta orduan hasi zen esku soinuarekin ibiltzen. Urte eta erdira ikusmena gutxika berreskuratu zuen.
Asko izan dira bere musika ibilbidean konposaturiko abesti eta doinuak, eta horien artean da ordiziarren ereserki bihurtu den Ordiziarrak gera kanta ezaguna. 93 urte bete zituenean, pandemia garai betean, balkoira irten zen abestia Nafarroa Etorbidean bizi ziren bizilagunei kantatzera.
Ordiziako Udalak hainbatetan eskertu du Alberro konposatzailea, musikaren bitartez Ordizia herria ezagutzera emateagatik, eta 2013an ere Santa Ana jaietako hasierako txupina bota zuen udaletxeko balkoitik.













