Eguzkipean ospatu dute segurarrek Santa Barbara ermitako ospakizuna
Ohiturak agintzen duen bezala, Santa Barbara ermitako ospakizuna egingo dute asteburuan segurarrek eguraldi bikaina lagun. Kortaberri auzoko bizilagunek pattarra eta esnea eskaini zieten larunbatean bertaratutakoei; meza egin zuten gero eta amaieran, hamaiketakoa izan zen urtero bezala, bertako zaindariek eskainita.
Ospakizuna berez, maiatzaren 16an egitekoak ziren arren, eguraldi txarragatik bertan behera geratu zen eta aste bete atzeratu zuten, azkenean larunbat honetan egin dutelarik.















