I. Ezkiagako frontenis txapelketa jokatuko da San Pedro jaien aurretik
Txapelketan parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 16a baino lehen. Finala ekainaren 26an izango da, txupinazoaren aurretik.
2025eko Ezkiagako San Pedro festetako irudia.Lide Egizala Beasaingo festak amaituta, Ezkiaga auzoko San Pedro jaiak izango dira hurrengoak herrian. Ekainaren 26an, 27an eta 28an ospatuko dituzte. Jaien aurretik, I. Ezkiagako frontenis txapelketa jokatuko da auzoko frontoian, ekainaren 22tik 26ra bitartean.
Finala ekainaren 26an izango da, txupinazoaren aurretik. Txapelketan parte hartzeko izena eman behar da ekainaren 16a baino lehen, @ezkiaga.elkartea Instagram kontuan, hor aurki daitekeen Whatsapp taldean edo av.ezkiaga@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Pertsona bakoitzeko prezioa 5 euroko da. Bikoterik ez duenari elkarteak aurkituko dio bikotea.
Bi kategoria izango dira: nagusiena, 16 urtetik gorakoentzat; eta haurrena, 16 urtetik beherakoentzat. Sariak bildutakoaren arabera izango dira: nagusien kategorian, txapeldunek bildutakoaren %40 jasoko dute, eta bigarrenek %20; haurren kategorian, berriz, txapeldunek garaikurra, afari bat eta kirol materiala lortuko dute, eta bigarrenek domina eta kirol materiala.
Partaide bakoitzak bere erraketa eraman beharko du partidara.













