Ion Salaberria txirrindulari urretxuarra, hirugarren haur mailako Euskadiko txapelketan
Ion Salaberria txirrindulari urretxurra hirugarren postuan sailkatu zen atzo (igandea) Amurrion jokatu zen haur mailako Euskadiko txapelketan. 75 txirrindulari abiatu ziren. 20 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, esprintean jokatu zuten garaipena. Txirrindulari handiak eta indartsuak zeuden arren, Salaberriak podiumean sartzea lortu zuen.














