Zaldibiak aurrera jarraitzen du Herriartekoan, Zegamak ez
Asteburuan erremintan lehian hasi diren Lazkaok eta Ordiziak galdu egin dituzte bi partidak, eta sailkapena zaildu zaie.
Aranburu-Lopez Zaldibiako jubenilek 22-11 irabazi zieten Elola-Arandiari. Iñaki Gurrutxaga Albizturko Mendikute pilotalekuan hirutik partida bakarra irabazita, joan den ostiralean jokatu zituen Zaldibiak Resti pilotalekuan Gipuzkoako Herriarteko Pilota txapelketaren final-zortzirenetako itzuliko partidak. Hiru partidak irabazi zituen, eta 4-2ko emaitzarekin final-laurdenetarako sailkatu da. Aduna izango du hurrengo aurkaria.
Mantzizidor-Arresek 22-5 irabazi zieten kadeteetan Juantorena-Aldalurri; jubeniletan, Aranburu-Lopez 22-11 gailendu zitzaizkien Elola-Arandiari; eta afizionatuetan Sukia-Elizegik 22-20 hartu zituzten mendean Labaka-Telletxea.
Aurtengo txapelketari adio esan dion herria Zegama izan da, Azkoitiaren aurka galduta (2-4). Zegamako Ormazabal-Landak 22-6 hartu zituzten mendean Santos-Juaristi bikoa –joanekoan ere irabazle izan ziren–, baina jubeniletako eta afizionatuetako partidetan ezinean ibili ziren: Landa-Izagirre 7-22 Etxaniz-Arregi eta Telleria-Errasti 2-22 Oteiza-Juaristiren aurka.
Erremintan bina partida galdu
Lazkao eta Ordizia asteburuan sartu dira lehian erremintako herriartekoan, final-laurdenetan, eta bi herritako palariak ezinean ibili dira.
Lazkaok Olaberriko udal pilotalekuan jokatu zituen joaneko partidak ostiral iluntzean, Debaren aurka. Larruzko paletan, Ormazabal-Andonegik 25-35 galdu zuten Uranga Etxeberriaren aurkak, eta pala motzean Larrañaga-Irastorzak 32-40 galdu zuten Prieto-Badiolaren kontra. Itzulikoak Deban jokatu dituzte datorren asteburuan.
Ordiziak jipoi handiagoa hartu zuen atzo Andoainen aurka Arrate pilotalekuan. Ordiziako Otegi-Luzuriagak 19-35 egin zuten Rekalde-Lopez de Munainen aurka larruzko paletan. Pala motzean, 15 tanto besterik ez zituzten egin Letamendia-Gonzalezek Ponce-Altunaren aurka. Ordizian dira itzuliko partidak.













