Garazi Aranburu, Ainara Ugartemendia, Intza Arrondo, Nahia Zunzunegi eta Ilazki Agirrebeña, bigarren mailara
Igandean lortu zuen mailaz igotzea, Ona Sant Adria taldeari irabazita (4-1).
Realeko emakumezkoen bigarren taldea.Hitza Realaren emakumezkoen bigarren taldeak Lehen Federaziora igotzea lortu zuen igandean, Ona Sant Adria taldeari nagusitu ondoren. Talde horretan Garazi Aranburu zumarragarrak, eta Nahia Zunzunegi eta Intza Arrondo ordiziarrek, eta Ainara Ugartemendiak jokatzen dute. Aranburu eta Zunzunegi hasierako hamaikakoan zelairatu ziren eta Arrondo bigarren zatian. Ainara Ugartemendia lazkaotarra taldeko bigarren atezaina da. Ilazki Agirrebeña legorretarrak, hirugarren taldeko fitxa izan arren, bigarren taldearekin ere aritu izan da partida batzuetan.













