Merkataritza bonuak jarri dituzte salgai Lazkaon
'Nik lazkaon, zuk zergatik ez?' kanpainak tokiko merkataritzari laguntzea eta udalerriko dendetan kontsumoa sustatzea du helburu.
'Nik Lazkaon,zuk zergatik ez?' kanpaina Lazkaon.Lazkaoko Udala Nik lazkaon, zuk zergatik ez? udaberriko merkataritza bonuak salgai egongo dira gaurtik. 2.000 bonu berri jarriko dituzte plazan eskuragarri, 17:00etatik 19:00etara. Bonuak 30 euroko prezioa eta 40 euroko balioa izango du. Lazkaoko Udalak ekimen horrekin tokiko merkataritzari laguntzea eta udalerriko dendetan kontsumoa sustatzea du helburu. Herriko 58 saltokik parte-hartuko dute egitasmo horretan.
Kanpainak tokiko nekazaritza ekoizleen 200 bonu ere hartuko ditu bere barne. Maiatzaren 27tik azaroaren 30era egongo dira eskuragarri, 20 euro balioko dute eta 35 euro balioko erosketak egiteko aukera emango dute. Aurrekoak bezala, udaletxean erosi ahal izango dira, eta parte hartzen duten ekoizleek soilik erabili ahal izango dituzte. Oraingoan, estreinakoz, merkataritza bonuak astelehenetan egiten den azokan ere erabili ahal izango dira. Pertsona bakoitzak hiru bonu erosi ahal izango ditu gehienez.












