Euromilioiko sarietako bat, Beasainen
Hirugarren sarietako bat Beasaingo Nafarroa etorbidean saldutakoa da. 18.903,14 euro izan da hirugarren saria.
Nafarroa etorbidea, artxiboko irudian.Iñaki Gurrutxaga Euromilioi jokoetako saritako bat Beasainen saldutakoa izan da. Pasa den maiatzaren 29ko Euromilioiko lehen saririk ez zen eman, baina bigarren eta hirugarren sariak banatu ziren Espainiar estatuan. Hirugarren sarietako bat Beasaingo Nafarroa etorbideko 15 zenbakian saldu zen. Ia 19.000 euro izan da hirugarren sari hori, zehazki, 18.903,14 euro.













