Ikasturte amaierako afarirako txartelak salgai
Ekainaren 19erako antolatu du festa Aizkorri guraso elkarteak. Txartelak gaur, asteartea, eta ekainaren 9an jarriko dituzte salgai.
Aitxuri herri eskolako haurrak artxiboko irudi batean. Zegamako Udala Zegamako Aizkorri guraso elkarteak ikasturte amaierako festa antolatu du ekainaren 19an. Buruhandiak izango dira 17:00etan, eta umeentzako merienda 17:30ean. Ondoren, 17:45ean LH 6. mailako ikasleek bertso saioak emango dio jarraipena egitarauari eta 18:00etatik aurrera puzgarrietan ibiltzeko aukera izango da. Amaitzeko, 21:00etan afaria egingo du eskolako komunitate osoak.
Aipatutako ekitaldiez gain, parte hartzaileen artean autokarabanan asteburu baten egonaldia zozkatuko dute eta taberna eta pintxoak jateko aukera ere egongo da arratsaldean zehar. Eguraldi txarrarekin ekintza guztiak eskolako patioan izango dira.
Afarirako txartelak salgai jarriko dituzte gaur, asteartea 16:00etatik 17:00etara eskolan; eta ekainaren 9an, 17:00etatik 18:00etara plazan.













