Meandroaren inguruko bidearen obrak bukatuta
meandroaren zelaia inguratzen duen ibilbidea «erosoa», «inklusiboa» eta pertsona guztientzat «irisgarria» dela adierazi du Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak.
Lazkaoko meandroaren inguruan egindako ibilbidea irisgarria. Lazkaoko Udala Lazkaoko meandroaren inguruko oinezkoentzako bide irisgarriaren obrak amaitu dira. Construcciones Iturrioz SAk egin ditu lanak, eta 174.354,23 euroko aurrekontua izan du BEZ-ik gabe. Orain, meandroaren zelaia inguratzen duen ibilbidea «erosoa», «inklusiboa» eta pertsona guztientzat «irisgarria» dela adierazi du Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak: «Espazio pubikoak seguruak eta funtzionalak izatea nahi dugu».













