Suhiltzaileak Nafarroa etorbidean
Adineko pertsona bat artatzeko inguratu dira larrialdi zerbitzuak, baina susto batean geratu da.
Suhiltzaileen kamioi bat Nafarroa etorbidean.Laida Goiburu Beasaingo Nafarroa etorbideko etxebizitza batera joan dira suhiltzaileen bi kamioi arratsaldean, 17:00 aldera. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, adineko pertsona bat zegoen etxebizitza batean atera ezinik, ondoezak jota, eta horregatik inguratu dira larrialdi zerbitzuak, pertsona artatzera. Susto batean geratu da.













