Unai Mendia beasaindarrak Lehen Federaziora igo du UD Logroñes
Play-offetako finaleko kanporaketan UD San Sebastian de los Reyes taldeari 1-2 gailendu zaio beasaindarrak gidatzen duen taldea.
Unai Mendia UD Logroñesen entrenatzailea, prentsaurreko batean.Hitza UD Logroñes taldea Bigarren Federaziotik Lehen Federaziora igo da, eta hein handi batean Unai Mendia (Beasain, 1981) entrenatzaile beasaindarrari esker izan da. Play-offetan denboraldi bikainari amaiera eman zioten, UD San Sebastian de los Reyes taldeari kanporaketa irabazita, eta hala mailaz igo da Mendiaren gidaritzapeko taldea.
Maiatzaren 24an 1 eta 0 irabazi zion joaneko partida UD Logroñesek UD San Sebastian de los Reyesi, eta itzulerakoan, maiatzaren 31n, bana berdindu zuten. Azken partida hori epikaz betea ere egon zen. 1-0 aurreratu zen talde madrildarra penaltiz, eta luzapeneko bigarren zatian, berdintzea lortu zuen UD Logroñesek. Play-offeko finala 1-2 geratu zen modu horretan, eta igoera errioxarrentzat izan da.
Beasain KE-ren gazte mailako entrenatzaile hasi zen aurrena Mendia. Lehen taldearen entrenatzaile-laguntzaile ere izan zen, baita Ordizia KE-ko lehen taldearen entrenatzaile ere. Beste hainbat taldetan aritu da: CD Mirandesen eta Rayo Vallecanon entrenatzaile-laguntzaile, eta CD Teruelen entrenatzaile. 2025eko uztailetik da UD Logroñes taldeko entrenatzaile.
Rayo Vallecano bera entrenatzaile-laguntzaile zela igo zen lehen mailara, Andoni Iraolaren laguntzaile zela, 2020/2021 denboraldian.













