Yatze taldearen kontzertua Lazkaon
Iban Nikolaik eta Monkey Manek osatzen dute bikoa. Herriko tabernan izango da emanaldia.
Yatze taldeko Iban Nikolai eta Monkey Man (Josu Buldain). Yatze taldeak kontzertua eskainiko du Lazkaoko Herriko tabernan, ostiralean, 19:00etan. Talde hori bi musikarik osatzen dute Iban Nikolaik eta Monkey Manek. Bi artista horiek antzinako instrumentuen eta elektronikaren arteko fusio paregabeaz gozatzera gerturatzeko gonbitea egin dute. Monkey Man (Josu Buldain) DJ-ekoizlea da. Nikolai, berriz, musika interpretea eta didgeridu jotzailea da. Saioak bi orduko iraupena izango du: «Dantzarako eta gozamenerako gonbidapen berezia da».













