Amets Bideren kurtso amaierako emanaldia, ostiralean
Plaza Nagusian egingo dute dantza saioa.
Amets Bideren ikasturte amaierako dantzaldia, iaz, Plaza Nagusian. Hitza Ordiziako dantza asteburua behin igarota eta ikasturteari azken agurra egiteko asmorekin, ikasturteko azken emanaldi berezia antolatu du Ordiziako Amets Bide dantza taldeak ostiral honetarako, ekainaren 5a. 17:00etarako egin dute hitzordua, Plaza Nagusian, eta bertaratzeko gonbidapena egin die herritar orori.













