Herrigunea eta geltokia lotuko dituen azpiegitura jarri dute Ormaiztegin
Adifek 2028an zehaztu du anak egiten hasteko epea.
Herrigunea eta geltokia lotuko dituen egitura muntatzen, pasa den astean. Angel Elorza Ormaiztegiko herri gunea eta tren geltokia lotuko dituen egitura forma hartzen hasi da egingo dituzten lanen lehen fasearen amaieran. Igogailuaren zutabea izango dena eta tren geltokirako sarbidea ahalbidetuko duten bi pasabideak jarri zituzten pasa den astean. Behin lan horiek amaituta, urbanizazio lanekin jarraituko dute orain. Lehengo pasarela, gaur egun geltokira iristeko igo behar diren eskailerak dauden lekura iritsiko da eta bigarrena, gerora geltokiko sarrera izango den hall batera. Bigarren pasarela hori Adifek ondoren egingo dituen irisgarritasun lanekin lotuko da.
Obra konplexua da eta hilabeteetako lanak suposatuko ditu. Eztandaertz kalearen alboko orubean autoentzako aparkalekua izango denaren lanak amaituta daude eta azpiegitura berria jarrita lanak aurreratzeko aukera izango da Jon Enrike alkatearen hitzetan. Lan hauek 1.200.0000 euro inguruko aurrekontua dute eta Atzamendi enpresa ari da aurrera eramaten.
Ormaiztegiko Udalak proiektu bateratu baten lanketa egin zuen Adifekin. Obra handia da, bi zatitan burutuko dena. Batetik, geltokirainoko bide berria egiteko lanak daude, udalari dagozkionak eta uztailerako amaituta egotea aurreikusten direnak. Eta bestetik, geltokian bertan irisgarritasuna bermatzeko Adifek egin beharrekoak. Orain arte, Adifek ez du euren obra hasteko datarik zehaztu. Udalak hainbat bilera izan ditu trenbide sareko ordezkariekin eta orain hilabete, azkenean, finkatu dute obraren hasiera.
Adifekin elkarlana
Enrikek azaldu duenez, Adifek Ormaiztegiko proiektua urtearen amaieran onartuko du. Ondoren, «2027 urte osoa beharko dute obra lizitatzeko eta 2028aren hasieran hasiko dituzte lanak». 14 hilabetez luzatuko dira lanak; «bitarte horretan Ormaiztegiko geltokia itxita egongo da eta Zumarragatik Beasainera arteko bidea autobusez egin beharko dute erabiltzaileek».















