Jubilatuentzako 28. ibilaldi neurtua egingo dute Urbiberri zentroko kideek
Larunbatean da, ekainaren 6an. Arriaran aldera joango dira.
Goierriko adinekoen ibilaldi neurtua, maiatzean.Angel Elorza Beasaingo Urbiberri gizarte zentroko kideek jubilatuentzako 28. ibilaldi neurtua egingo dute larunbatean, ekainaren 6an. Urbiberri zentrotik irtengo dira 08:00etan, eta Arriaran aldera joango dira.
Hau da ibilbidea: Urbialde Plaza – Foru kalea – Errekarte – Gudugarreta auzoa – Ondarre baserria – Arriarango urtegia – Arriarango frontoia – Ondarre baserria – Gudugarreta auzoa – Errekarteko bidegurutzea – Barrendain plaza – Gernika pasealekua – Erauskin plaza – Urbialde.
Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Urbiberri zentroak lagunduta, Beasaingo Udaleko Gizarte Ongizate sailak jubilatuentzat antolatutako mendi irteera programaren barruko jarduera da.













