Kimetzen Kontaketa Lehiaketako sari banaketa, ostiralean
Udaletxeko batzar aretoan izango da 32. edizioaren sari-emate ekitaldia.
32. Kimetz literatur lehiaketa bere amaierara iritsi da aurtengoan ere, eta ohiko sari banaketarekin agurtuko dute aurtengo edizioa, ostiralean, udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan hasita. 423 ipuin jaso dira orotara, eta horietako 11 izan dira euskaraz idatziak. Euskarazko zein gaztelerazko lanen artean onenak sarituko dira.













