Ordiziako atletismo mitinerako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai
Jose Antonio Peñaren oroimenezko mitinak hamargarren edizioa du. Sarrerak mitineko webgunean eskuratu daitezke.
Jose Antonio Peña atletismo mitineko emakumezkoen abiadura proba baten irudia, iaz, Altamiran. Iñaki Gurrutxaga Uztailaren 4an Ordiziako Altamira estadioa izango den Jose Antonio Peña X. Atletismo Mitinerako sarrerak salgai jarriko dituzte gaur, 20:00etan, Ordizia Meeting webgunean. Lau sektore egongo dira: harmaila fijoa eserita, 10 euroan; harmaila gehigarria eserita, 10 euroan; harmaila fijoa zutik, 8 euroan; eta pista inguruan, 5 euroan. Azken gune horretara, B sarreratik sartu behar dela jakinarazi dute.
12 urtez azpikoek sarrera dohainik izango dute, baina sarrera erreserbatu beharko dute, eta egunean bertan bertan adina egiaztatuko da.













