Segurako orientazio proban izena emateko azken egunak
Gipuzkoako Orientazio Ligaren baitako proba izango da eta ekainaren 14an jokatuko da Segurako herri gunean. Izen ematea ekainaren 10era arte dago irekita.
Lizarrusti-Lareoko mendiko orientazio proba iaz, Ataungo lurretan, GOT Gipuzkoako Orientazio taldeak antolatuta. Irudian, partaideak pagadian.Hitza Gipuzkoako herri orientazio lehiaketako bosgarren proba Seguran jokatuko da ekainaren 14an. Lehiaketa hau Gipuzkoako Orientazio Ligaren barruan kokatzen da eta Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatu du.
Lehiaketa, orientazio froga bat da, mapa batean adierazitako ibilbide bat, naturan jarritako balizak bilatuz egitean datzana. Parte hartzaile bakoitzak, mapa bat eta kontrol txartel bat izango dit, bertan baliza bakoitza zulatu beharko delarik. Lehiaketaren barruan, mendiko eta herri barruko probak ezberdindu dituzte eta Segurakoa hiri-proba izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
Ekainaren 14an, 9:30ean irekiko dute harrera gunea Juan Deuna plazan. Lehen irteerak hasi aurretik, 9:45ean, azalpen txiki bat emango dute orientazio proba zer den ez dakiten horientzat. Lehenengo irteerak 10:00etarako aurreikui dituzte eta azkenak, 12:00etarako. 13:30ean helmuga itxiko dute eta balizak jasotzen hasiko dira.
Lehiaketan parte hartzeko izena eman beharra dago aurrez. Izen ematea Gipuzkoako Orientazio Taldearen web gunearen bitartez egin behar da, ekainaren 10a baino lehen. 3 euroko kostua izango du bakarkako partaideko eta 5 eurokoa, familiako.













