Zaldibiako Gaztetxearen XX. urteurrena larunbatean
Areto futbol txapelketa, karropoteoa eta afaria egingo dituzte. Aurtengo gazte festak ekainaren 25etik 27ra izango dira.
Zaldibiako Gaztetxearen irudia, 2025eko Gazte festetan. Iñaki Gurrutxaga Zaldibiako Gaztetxearen XX. urteurrena ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren 6an. Ekintza ezberdinak antolatu dituzten herrian larunbaterako. Futbito txapelketarekin hasiko dute eguna, 10:00etan. Finalerdiak eta finala 16:30ean hasiko dira. 4. Futbito txapelketa izango da aurtengoa. Taldeak gutxienez 5ekoak izan beharko dute, eta DBH2-tik gorako jendeak ahal du parte hartu. Astelehenean amaitu zen izen-emate epea. Ausa Zaldibia herriko areto futbol taldeak Gazte Asanbladarekin elkarlanean antolatzen dute.
Urteurreneko ospakizunak karropoteoarekin jarraituko du herriko plazan, 18:30ean hasita. Gainera, Basabe garagardo dastaketa egingo dute. Afaria egingo dute 21:00etan, eta ondoren bingoa izango da. Afarian izena eman nahi duenak asanbladako norbait adierazi behar dio.
Gazte Festak
Gaztetxearen XX. urteurreneko larunbateko jaiaren ondoren Zaldibiako Gazte Festak izango dute hurrengo hitzordua. Ekainaren 25ean balsa jeitsera egingo dute aurte ere. Izen-ematea beharrezkoa da, eta ostiralera arte dago epea zabalik. Berrikuntzak egongo direla aurreratu du Zaldibiako Gazte Asanbladak.













