Josu Bujandak kargua utziko du, jubilazioagatik
43 urte egin ditu Ertzaintzan, azken zortziak ertzainburu.
Josu Bujanda 'Goiberri' aldizkariari eskainitako elkarrizketarako argazkian.Gorka Gomez Josu Bujanda Zalduak (Beasain, 1961) kargua utziko duela iragarri du igandean Ertzaintzaren akademian, Arkauten egindako urteko kondekorazio eta dominen banaketa ekitaldian. 65 urte bete berri ditu eta jubilatu egingo da.
43 urte egin ditu Ertzaintzan, azkeneko zortziak ertzainburu gisa. Ekitaldian Imanol Pradales lehendakaria, Bingen Zupiria Segurtasun sailburua eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburua ere izan dira.
Bujandak adierazi du “kontzientzia garbi edukita” uzten duela kargua: “Ertzaintzan daukagun beste baloreetako bat delako talde lana, eta ni babestuta sentitu naiz, momentu txarrenetan lagundu didaten gertuko jendearekin”.
Lehendakariak Bujandaren “ibilbidea, konpromisoa eta Euskadiri egindako zerbitzua” goraipatu ditu.
2022an Goiberri aldizkarian elkarrizketatu zuten Goierriko Hedabideek. Hemen elkarrizketa.













