
Etxean bi partida irabazita joan ziren zaldibiarrak Adunara, baina han ezin izan dute bat bera ere irabazi. Goierriko herri bat berak ere ez du jarraitzen lehian.

Lasarte-Oriako Ostadar taldea 2 eta 1 garaituta lortu du Ordiziako gizonezkoen Gorengo Taldeak Ohorezko Mailara igotzea. Etxean jokatu dute itzuliko partida, Altamirako zalegoaren bultzadarekin.

2036ra begirako helburu zehatzak mahai gainean jarri berritan, kalean ozendu nahi du orain berriz Euskalgintzaren Kontseiluak euskararen aldeko aldarria; Iruñean datorren larunbatean egingo duten martxa gogoan hartuta ebaki du hitz bakoitza Eskisabelek.

Udalak Kale Nagusian eta Laubideko oinezko gunean jarri ditu, informazio panelen ondoan. Gailu berriak eguneko 24 orduetan daude erabilgarri. Erabiltzeko errazak diren arren, ikastaro bat egingo dute nola erabili erakusteko.

