Ordiziako mutilek Ohorezko Mailara igotzea lortu dute
Lasarte-Oriako Ostadar taldea 2 eta 1 garaituta lortu du Ordiziako gizonezkoen Gorengo Taldeak Ohorezko Mailara igotzea. Etxean jokatu dute itzuliko partida, Altamirako zalegoaren bultzadarekin.
Partida amaitu berritan ateratako argazkia.Ordizia KE Ordiziako futboleko gizonezkoen Gorengo Taldeak denboraldia borobiltzea lortu du asteburuan. Lasarte-Oriako Ostadar taldea itzuliko partidan 2 eta 1 garaituta lortu dute Ohorezko Mailara igotzea, eta bertan lehiatuko dira datorren ikasturtetik aurrera. Ordiziako mutilentzat Altamirako zalegoaren bultzada ezinbestekoa izan da azken errematerako.
Denboraldi borobila
Liga erregularrean egindako jardun sendoari esker, taldeak bigarren postua eskuratu zuen sailkapenean, eta horri esker Ohorezko Mailara igotzeko play-offean parte hartzeko txartela lortu zuen. Igoera lortzeko aurreneko neurketa orain bi aste izan zuten Lasarten, eta lehia gogorra izan bazen ere, kanporaketa guztiz zabalik utzi zuen eskuratutako berdinketa baliotsuarekin (0-0). Joan den asteburuko azken erakustaldiarekin, beraz, denboraldi osoan zehar erakutsitako mailari azken errematea jarri diote ordiziarrek.













