Abarka Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GGKE), WebDev Foundation erakundearekin elkarlanean, Bizi Kamerun boluntariotza solidarioko proiektua garatzen ari da, Kamerungo Refuge Meinrad Hega zentroko haur, gazte eta familiei laguntzeko. Horren baitan, bilketa solidarioa egingo dute larunbatean Zumarragan. 11:00etatik 14:00etara kirol materiala, eskola materiala eta egoera onean dauden eskuoihalak eta maindireak jasoko dituzte Zelai Arizti kultur etxeko bigarren solairuan. Eskuoihal eta maindireekin konpresa berrerabilgarriak egingo dituzte eta ondoren Kamerunera bidali. Nahi dutenek diru-laguntza ere eman dezaketa, Bizum bidez: 14266, Bizi-Kamerun kontzeptua.