'Sega Gazte Ibilbideak' Goierrin egin du geldialdia
Lehen edizio honetan zortzi gaztek eman dute izena: Xuban Gartzia, Inge Goikoetxea, Haizea Larrañaga, Mari Olazarre, Claudia Pellus, Irati Tomé, Aner Zunzunegi eta Lorea Zunzunegi.
13 eta 17 urte bitarteko zortzi gaztek eman dute izena. Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak (GHKF) martxan jarritako Sega Gazte Ibilbidea egitasmoak bigarren geldialdia egin du Ezkio-Itsaso, Gabiria eta Ormaiztegi arteko Alegia auzoan. Lehen saioa Donostiako Kirol Etxean izan zen, egitasmoaren aurkezpenean, eta gaurkoa izan da ibilbidearen bigarren hitzordua.
Lehen edizio honetan 14 eta 17 urte bitarteko zortzi gaztek eman dute izena, guztiak Gazteluko sega eskolakoak: Xuban Gartzia, Inge Goikoetxea, Haizea Larrañaga, Mari Olazarre, Claudia Pellus, Irati Tomé, Aner Zunzunegi eta Lorea Zunzunegi.
Egitasmoaren helburua gazteei segaren munduan murgiltzeko aukera eskaintzea da, prestakuntza teknikoa, segurtasuna eta herri kirolen balioak uztartuz. Era berean, belaunaldi erreleboaren erronkari ere erantzuten lagundu nahi dio, etorkizuneko segalariak prestatu eta kirol honen transmisioa bermatzeko.
Hurrengo saioa Asteasun izango da, uztailaren 11an.













