Goierri Gorri F11 taldeak irabazi du Berdintasunaren aldeko futbol txapelketa
Sailkapen fasea larunbat goizean Goierriko hainbat futbol zelaitan jokatu eta gero, Lazkaon izan zuen finala arratsaldean talde gorriak Tolosaren aurka.
Goierri Gorri F11 etxeko taldeak irabazi du Berditasunaren aldeko bosgarren futbol txapelketa, larunbat arratsaldean Tolosari irabazi eta gero. Intxaurdi sailkatu zen hirugarren postuan eta Goierri Gorri Infantil E laugarrena.
Goierri Gorri klubak antolatutako txapelketak berdintasunaren aldarria eraman zuen eskualdeko hainbat futbol zelaitara egun osoan zehar. Goizean txapelketaren sailkapen faseak jokatu ziren, eta finala eta hirugarren eta laugarren posturako partidak Lazkaon, arratsaldean.
Gipuzkoako hainbat talde aritu dira lehian aurtengo edizioan: Tolosa, Goierri Gorri, Euskalduna, Sanse, Mondragon, Goierri Gorri A, Goierri Gorri B, Goierri Gorri C, Goierri Gorri D, Goierri Gorri E, Goierri Gorri F, Zarautz, Intxaurdi, Urola, Segura-Aizkorri eta Aitzondo.

Tolosa, bigarren sailkatua.

Intxaurdi, hirugarren taldea

Goierri Gorri E

Finaletako partidetan elkartu ziren lau taldeak.












