Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 103 urte bete ditu
Julia Fernandez Calleja zumarragarrak 103 urte bete ditu gaur. Zumarragako Udalak lore sorta bat bidali dio, herritar guztien izenean.
Juliak alaba bat du, Rosa, eta bi biloba, Jorge eta Sara.
Villar de Maya (Soria, Espainia) herrian jaio zen. Angel Fernandezekin ezkondu zen eta Arnedillon (Errioxa, Espainia) bizi izan ziren. Senarrak meategi batean lan egiten zuen. Ondoren, Bartzelonara (Herrialde Katalanak) joan ziren. Han, kontserje lanetan aritu ziren. Erretiroa hartu zutenean, Arnedillora itzuli ziren. Negua Zumarragan pasatzen zuten, alabarekin.
Senarra 2009an hil zen, 90 urterekin. Juliak Arnedillon bizitzen jarraitu zuen, osasun arazoak izan zituen arte. Urretxuko eguneko zentrora joaten zen eta egun Beasaingo Arangoiti erresidentzian bizi da. Bertako nagusiena da.













