Biziolako bazkideen batzar orokorra arratsaldean
Bi deialdi egin dituzte gaurko: Lehena 17:30erako eta bigarrena 18:00etarako.
Emausen bigarren eskuko dendaren irekiera ekitaldia Biziolan.Lide Egizala Biziolan bazkideen batzar orokorra ospatuko dute gaur arratsaldean, Lazkaon. Bi deialdi izango dira: Lehenengoa 17:30ean eta bigarrengoa 18:00etan.
Batzar orokorreko 9 puntuak zehaztu ditu Biziolak: “Lehena ongi-etorria; bigarrena 2025ko jarduera memoria; hirugarrena 2025ko kontu ekonomikoen itxiera; laugarrena 2026ko kudeaketa plana eta aurrkontuak; bosgarrena Kontseilu Errektorean aldaketa; seigarrena 2,3,4,5 puntuen bozketa; zazpigarrena galde-erantzunak; zortzigarrena emaitzak aurkeztu; eta, azkenik itxiera”.












