Itxi egin dituzte Dolarea parkeko ur-jolasak, matxuragatik
Udalak erabiltzaileei eskatu die arduraz joka dezatela.
Dolarea parkeko ur-jolasak, itxita.Beasaingo Udala Dolarea parkeko ur-jolasen eremua itxi egin dute aldi baterako, matxuragatik. “Komuneko zulotik paper higienikoa, toailatxoak eta bestelako hondakinak botatzearen ondorioz, hodiak tukatu (itxita, itsututa geratu) egin dira. Hondakin horiek ur-jolasetako hodi-sistema osoa baliogabetu dute”, azaldu du udalak. Erabiltzaileei eskatu die arduraz joka dezatela: “Komuna ez da zabor-ontzi bat. Hondakin horiek guztiek beren lekua dute: zakarrontziak. Lagundu parkea eta instalazioak zaintzen”.













