Hondar futbol eta boleibol txapelketetan parte hartzeko aukera
Urteroko moduan, Zumarragako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu La Salle-Legazpi ikastetxeko patioko zezen plazan. Zezenekin egingo diren ekitaldiez gain, haurrentzako egokiak direnak ere antolatu ditu. Uztailaren 3an, 11:00etatik aurerra, hondar futbol eta boleibol txapelketako jokatuko dira. 11-15 urtekoek parte hartu ahal izango dute. Taldeak lau lagunekoak izango dira. Izen-ematea doan da. Parte hartu nahi dutenek, Zelai Arizti kultur etxean eman behar dute izena. Ekainaren 23a da azken eguna.












