Zumarragako Udalaren lasaitasun mezua, Antioko gertakariaren harira
Bi aste bakarrik falta dira Santa Isabel egunerako eta udal langileak Antio ingurua prestatzen ari dira dagoeneko. Atzo (asteazkena), mahaietan lanean ari zirenean, burdinezko estrukturaren gainean zegoen adar bat moztu zuten eta zuhaitza erori egin zen. Udalaren bazkarian erabiltzen diren burdinezko egitura eta mahaia puskatu zituen. Zorionez, inork ez zuen minik hartu.
Herritarren artean kezka sortu da eta udalak lasaitasun mezua igorri du. “Lorezaintza lanak egiten dituen Ikerlora enpresako langileak berehala bertaratu ziren eta, eroritako zuhaitza mozteaz gain, gainontzeko zuhaitzen balorazioa egin zuten. Egora onean daude eta lasaitasun mezua zabaldu nahi dugu Santa Isabel eguneko bazkariari begira”.













