San Joan jaiak hasiko dira bihar Olaberrian
Eskolako LH5eko eta LH6ko ikasleek jaurtiko dute jaien hasierako txupinazoa. Ekintza batzuetarako izen emateak zabalik daude oraindik.
Eskolako LH5eko eta LH6ko ikasleek jaurtiko dute jaien hasierako txupinazoa.
Ekintza batzuetan apuntatzeko epea oraindik zabalik dagoela adierazi du udalak.Olaberriako Udala Lau eguneko festak hasiko dituzte Olaberrian, bihar, 18:30ean, San Joan jaietako txupinazioa Olaberriako eskolako LH-5eko eta LH-6ko haurrek jaurti ondoren. Urtero bezala, San Joan jaietako egitarau zabala antolatu dute Olaberrian, ostiralean, larunbatean, asteartean eta asteazkenean.
Ospakizunetan denetariko ekintzak egongo dira adin guztietako jendearentzat: bazkariak, afariak, musika eta dantza saioak, kirol jarduerak, meza, zirko-tailerra, mozorro eta marrazki lehiaketak, baserritar jantzien erakusketa eta, nola ez, urteroko San Joan Sua, beste batzuen artean.
Larunbateko mozorro lehiaketan bi sari banatuko dituzte, 18 urtetik gorakoentzat eta beherakontzat bana. Jaietako marrazki lehiakean «15 parte-hartzaile» egon direla esan du kultur dinamizatzaileak. Marrazki irabazlea «egitarauko azalean datorrena» dela gaineratu du.
Izen emateak zabalik
Festak izango diren lau egun horietan ekintza batzuetarako aurrez izena eman behar da, gehienbat bazkari eta afari herrikoietarako.
Ostiralean herri afaria izango da plaza txikiko karpan. «40 lagun» daudela izena emanda aurreratu du Olaberriko kultur dinamizatzaileak. Izena emateko «azken eguna» gaur dela ohartarazi du udalak, eta apuntatu nahi duenak «inprimaki digital bat» bete behar duela: «Afaria eramatea norberaren ardura izango da, udalak edaria bakarrik jarriko du».
Larunbatean herri bazkaria egongo da kultur areto nagusian. Horretan, ordea, udalak menua jarriko duela adierazi du: «Entsalada, barazki eta oilasko paella, limoi krema, ogia, edaria, kafea eta pastak sartuko dira». Bazkariko txartelak bihar arte eskuratu ahal izango dira 18 euroan. Astearteko haurren eguneko bazkarirako izen ematea ere irekita dago.
Lurraldebusen autobus zerbitzu bereziak
Bihar bost bidaia egingo ditu autobusak Olaberriara joateko: 18:10ean, 18:30ean, 19:30ean, 22:00etan eta 22:35ean.
Gaueko ordu txikietan, berriz, itzulerako hiru autobus izango dira: 02:00etan, 02:45ean eta 03:25ean.
Ordiziako Garagartzan, Beasaingo Renfen, Lazkao elizan eta Olaberriko erdigunea izango dira geldialdiak.
Larunbatean, aldiz, Olaberriara joateko hiru bidaia egongo dira: 21:00etan, 22:00etan eta 22:35ean. Itzulerako autobusak aurreko eguneko ordu berdinetan mantenduko dira.
EGITARAUA
Ekainaren 19, ostirala
- 18:30. Txupinazoa, Lazkaoko Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak lagunduta.
- 19:00. Sagardo dastaketa.
- 19:00. Matraka elektro-txaranga.
- 21:00. Herri afaria.
- 22:00. Zezen suzkoa.
- 23:00. Los Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua. Ondoren, Muxutruk taldearekin erromeria.
Ekainaren 20a, larunbata: Mozorro eguna
- 11:00. Olaberriko Emakumezkoen II. Esku Pilota Txapelketa, alebin eta infantil mailetan.
- Ondoren. 27. Olaberriko San Joan Pilota Txapelketa, modalitate ezberdinetan.
- 12:30. Trikitilariak.
- 14:00. Herri bazkaria.
- 16:30. Ttiki Ttaka Irratia disko festa.
- 18:00. Mozorro lehiaketa.
- 19:00-20:00. Ahantzi taldearekin erromeria.
- 22:00. Ahantzi taldea.
Ekainaren 23a, asteartea: Haurren eguna
- 11:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa, kultur aretoan.
- 11:00. Jolas parkea eta uretako jolasak.
- 13:30. Haurren bazkaria.
- 16:30. Zirku tailerra, haurrentzako.
- 18:30. Lore bedeinkapena, eliz atarian.
- 19:00. San Joan arbola zutitzea.
- 20:30. Oilasko pintxoak, Euskal Parrillak erreta.
- 22:30. San Joan sua, dantzari, txistulari eta txalapartariekin.
Ekainaren 24a, asteazkena: San Joan eguna
- 11:00. Meza.
- 12:30. Hamaiketakoa.
- 17:00. Haurren krosa eta zinta karrera.
- 18:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, Kuttun guraso elkarteak antolatuta.













