Ataungo Arrondon San Joan jaiak, gaur hasita
Gaurtik igandera bitartean izango dira ekitaldi gehienak. Ekainaren 23a, San Joan bezperarekin amaituko dira.
Gaur jokatuko dituzte Ataungo Arrondon haurren eta helduen futbolin txapelketak.Hitza Arrondo auzoko Baztarrikako zelaiko festa gunea prest dago, gaur hasita, San Joan jaietako ekitaldiak ospatzeko. Txosnako hozkailuak beteta daude eta karpa jarrita. Eta futbolina ere prest dago, gaur, haurren eta helduen txapelketak jokatzeko. Haurrena 12 urtez azpikoentzat da, 18:30ean hasita, dohainik. Helduena 22:00etan izango da; 6 euro ordaindu beharko ditu partehartzaile bakoitzak.
Larunbatean, berrikuntzak
Arrondoko jaietako aurtengo bi berrikuntzak, bihar izango dira. Karpa ondoan egingo den Mountain Bike probaren ondoren, 12:00etan herri kirol txapelketa jokatuko da, bi talde sortzeko adina lagun elkartzen badira, eta 14:00etan paella janaren inguruan elkartuko dira auzotarrak. Bazkalondorenean, jaietako klasiko bat: 35. mus txapelketa.
Igandea, Olatako bueltarekin hasiko dute. 09:00etan Lopetxeko zubian jarri dute hitzordua eta erdibidean, Beamako zelaian, hamaiketakoa egingo dute txorixo egosi eta gazta pintxoak janez. Auzora itzulitakoan, toka txapelketak jokatuko dituzte; 12:00etan umeena eta 12:30ean helduena.
Asteartean amaitu
Ekainaren 23an bukatuko dira festak, suarekin. 20:00etatik aurrera, trikitilariak auzo afaria eta sua izango dituzte Arrondon.
EGITARAUA
Gaur, ekainak 19
- 18:30. Umeen 23. Futbolin txapelketa.
- 21:00. Herri afari irekia, norberak ekarrita.
- 22:00. Helduen 30. Futbolin txapelketa.
- 01:00. Kontzertuak: Ipso Facto eta DJ Lizarrusti
Bihar, ekainak 20
- 11:00. XVIII. Mendiko bizikleta proba, hiru mailatan bereizita.
- 12:00. Herri kirolak.
- 14:00. Paella jana.
- 16:00. 35. Mus txapelketa. Baztarrikako zelaiko karpan.
- 20:00. Erromeria Jira-Bira taldearekin.
- 21:00. Afari irekia, norberak ekarrita.
Ekainak 21, igandea
- 09:00. Olatara mendi irteera.
- 12:00. Umeentzako 22. Toka txapelketa.
- 12:30. Helduentzako 34. Toka txapelketa.
- 17:00. Umeentzako jolasak. Baztarrikako zelaiko karpan.
- Ondoren. Txokolatea.
Ekainak 23, asteartea
- 20:00. Kalejira herriko soinujoleekin.
- 20:30. Auzo afaria.
- Gauerdian. San Joan piztu eta suaren bueltan dantza.













