Ander Otegik eta Kepa Ormazabalek kontratua berritu dute Euskadi Fundazioarekin
Otegi zegamarra eta Ormazabal gabiriarra 'stagiaire' modura ere lehiatu dira aurten Euskaltel-Euskadirekin.
Kepa Ormazabal eta Ander Otegi 'stagiare' moduan aritu dira udan Euskaltel-Euskadirekin. Hitza Ander Otegik (Zegama, 2006) eta Kepa Ormazabalek (Gabiria, 2006) kontratua berritu dute datorren denboraldirako BBK-Euskadi Fundazioarekin. Beste bosti ere berritu die kontratua talde laranjak: Aimar Marini, Ekhi Uriarteri, Aimar Fernandez de Gorostizari, Joan Cardonari eta Iker Colmenerori.
Otegi eta Ormazabal taldeko txirrindulari nabarmenenetako bi izan dira. Otegik lau garaipen lortu ditu, eta Ormazabalek Espainiako Kopako Valladolideko Klasikoa irabazi zuen. Bi goierritarrek, gainera, Euskaltel-Euskadirekin stagiaire gisa lehiatzeko aukera izan dute, egindako aurrerapausoaren erakusgarri.
«Ander eta Kepa urtez urte aurrerapausoak ematen ari dira. Beste txirrindularien aldean desberdinak dira: oso garaiak dira eta ordekan oso ondo moldatzen dira. Aurten Euskaltel-Euskadirekin stagiaire gisa aritu dira, eta uste dut beste urrats bat egiten badute talde profesionalean egon daitezkeela», adierazi du Mikel Gaztañaga BBK-Euskadiko kirol zuzendari itsasondoarrak.













