Wushu-Kung Fu jaialdia, larunbatean Antzizarren
Wushu-Kung Fu bosgarren Liga jokatuko da. Ehun bat pertsonak parte hartuko dute, adin askotakoak.
Wushu-Kung Fu seigarren Ligaren jardunaldia, iaz.Josune Zarandona Beasaingo Lorea klubak antolatuta, larunbatean, azaroaren 21ean, Wushu-Kung Fu bosgarren Liga jokatuko da Antzizar Kiroldegiko pilotalekuan, 10:30ean hasita. Ehun bat pertsonak parte hartuko dute, adin askotakoak. Iruñeko, Burgosko, Tolosako, Donostiako eta Beasaingo klubetako kirolariak ariko dira. Taolu zein Sanda diziplinak landuko dituzte.













