Alex Aranburuk lider jarraitzen du Belgikako Tourrean
Gaurko etapan ez du garaipena errepikatu, baina lidergoari eutsi dio. Bihar amaituko da itzulia eta han erabakiko da azken sailkapena.
Sebastien Smets / PN / Sprint Cycling Agency Alex Aranburu (Cofidis) txirrindulari ezkiotarrak Baloise Belgium Tourreko lider jarraitzen du. Atzo, itzuliko hirugarren etapa irabazi zuen Durbuy-en, eta garaipen horri esker sailkapen nagusiko lehen postua hartu eta liderraren elastikoa jantzi zuen.













