2026/6/20

TXIRRINDULARITZA

Alex Aranburuk lider jarraitzen du Belgikako Tourrean

Gaurko etapan ez du garaipena errepikatu, baina lidergoari eutsi dio. Bihar amaituko da itzulia eta han erabakiko da azken sailkapena.

Zegamarren arteko loturak sendotzeko ekimena

Ibilaldia eta topaketa gastronomikoa eta afari merienda egin dituzte 'Ongi etorri Zegamara!' egitasmoaren baitan.

SAN JOAN JAIAK

Kolorez eta mozorroz bete da Olaberria

19:00etatik 20:00etara, Ahantzi taldearen erromeria izango da plazan, eta gauean ere talde berak jarriko dio musika eta dantzarako aukera ospakizunari.

SAN JOAN JAIAK

Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira Seguran

Goizeko ekintzen ostean, arratsaldean Sakatu elektrotxarangaren txanda izango da, 18:00etatik 21:00ak arte. Gauean ere musika izango da protagonista.

Igeriketa

Igeriketaren bilgune bihurtu da gaur Beasain

37. Antzizar Igeriketa Sari Herrikoia eta 23. Leire Contreras Memoriala jokatu dituzte. Klub desberdinetako 80 igerilari inguruk parte hartu dute: Aloñamendi, Ordizia-Lazkao, Buruntzaldea eta Hernaniko taldeetakoak.

Festa bete-betean daude Otegienea-Majori auzoko bizilagunak

Haurrentzako marrazki tailerra eta Urdaneta taldearen dantza saioa izan dira goizeko ekintza nagusiak. Arratsaldean, mus txapelketa eta musika taldeak izango dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa