Kolorez eta mozorroz bete da Olaberri
19:00etatik 20:00etara, Ahantzi taldearen erromeria izango da plazan, eta gauean ere talde berak jarriko dio musika eta dantzarako aukera ospakizunari.
Mozorrotu guztiak Zezilionea parean. Jai giroak arratsaldean eta gauean ere jarraipena izango du. 19:00etatik 20:00etara, Ahantzi taldeak erromeria eskainiko du plazan, eta gauean ere talde bera arituko da.
San Joan festek asteartean izango dute jarraipena Haurren Egunarekin. Txikienentzako hainbat jarduera antolatu dituzte egun osoan zehar, eta asteazkenean, San Joan egunean, emango diete amaiera aurtengo jaiei. Jarraian, egitarau osoa:
Ekainaren 23a, asteartea: Haurren eguna
- 11:00. Marrazki lehiaketako sari banaketa, kultur aretoan.
- 11:00. Jolas parkea eta uretako jolasak.
- 13:30. Haurren bazkaria.
- 16:30. Zirku tailerra, haurrentzako.
- 18:30. Lore bedeinkapena, eliz atarian.
- 19:00. San Joan arbola zutitzea.
- 20:30. Oilasko pintxoak, Euskal Parrillak erreta.
- 22:30. San Joan sua, dantzari, txistulari eta txalapartariekin.
Ekainaren 24a, asteazkena: San Joan eguna
- 11:00. Meza.
- 12:30. Hamaiketakoa.
- 17:00. Haurren krosa eta zinta karrera.
- 18:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, Kuttun guraso elkarteak antolatuta.













