Kuadrillen Eguna ospatzen ari dira Seguran
Goizeko ekintzen ostean, arratsaldean Sakatu elektrotxarangaren txanda izango da, 18:00etatik 21:00ak arte. Gauean ere musika izango da protagonista.
Aulki jokoan ibili dira kuadrilla desberdinak. Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira gaur segurarrak. Bero handia egin arren, herritarrek ez diote jai giroari uko egin, eta blusak soinean kalera atera dira eguna ospatzera.
Eguerdian, 12:30ean, 10. Kuadrilla Lehiaketako jokoak egin dituzte plazan, eta ondoren sari banaketa egin dute. Plaza inguruan giro aparta nagusitu da goiz osoan zehar, Joselontxos txarangak lagunduta.
Arratsaldean Sakatu elektrotxarangaren txanda izango da, 18:00etatik 21:00ak arte. Gauean ere musika izango da protagonista. Alde batetik, Mugi Panderoa taldearekin erromeria izango da Errebote plazan, eta bestetik, Emaion, DJ Naza eta DJ Enabil txoznagunean, biak 23:00etatik aurrera.
Bihar haurren eguna izango da. Beroa dela eta ekintzetan zenbait aldaketa iragarri dituzte:
- Haurren krosa: plazan mantenduko da, baina haurren jolasak eta hamaiketakoa BARATZE pilotalekuan izango dira.
- Izarretan Dantzan taldearen emanaldia BARATZE pilotalekuan egingo da.
- Danborrada mantendu egingo da baina PLAZAN EZ DU geldialdirik egingo.













