'Ongi etorri Zegamara!' egitasmoko argazki batzuk
Zegaman barrena egindako ibilaldiaren ostean, topaketa gastronomikoa egin zuten Aitamarren parkean.
Topaketa gastronomikoa Aitamarren parkean egin zuten. Lehenen aldiz ospatu zuten atzo ‘Ongi etorri Zegamara!’ egitasmoa. Ekimenaren helburua kanpotik Zegamara bizitzera joan direnei ongi etorria ematea, herritarrak elkar ezagutzea eta beste herrialde batzuetako kulturak gerturatzea izan da.
Zegaman barrena egindako ibilaldiaren ostean, topaketa gastronomikoa egin zuten Aitamarren parkean. Bertan, parte-hartzaileak talde txikitan banatu eta entsaladak prestatu zituzten elkarrekin, giro paregabean.













