Gidabaimena euskaraz, laguntzarekin eta zozketarekin
Batetik, Beasaingo Udalak diru-laguntza eskaintzen du gidabaimena euskaraz ateratzen ahalegintzen direnentzat, eta bestetik, Gidabaimenak Euskaraz egitasmoak bi ziklomotor elektriko zozkatuko ditu.
Gidabaimena euskaraz ateratzen ahalegintzen direnek bi pizgarri dituzte. Beasaingo Udalak diru-laguntzak eskaintzen ditu, eta orain Gidabaimenak Euskaraz egitasmoak zozketa bat jarri du martxan.
Batetik, 150 euro arteko laguntza jasotzeko aukera dute gidabaimena euskaraz herriko hiru autoeskoletan ateratzen ahalegintzen direnek. Udalaren esanetan, helburua da euskararen erabilera indartzea eta herritarrei benetako aukera eguneratuak eskaintzea. Udalaren webgunean egin daiteke eskaera.
Bestetik, Gidabaimenak Euskaraz egitasmoak bi ziklomotor elektrikoren zozketan parte hartzeko aukera zabaldu du 15 urtetik gorakoentzat. 2026ko urtarriletik abenduaren 3ra bitartean parte hartu behar da zozketan sartzeko. Zozketaren unean azterketa euskaraz egin dela egiaztatzeko ziurtagiria eskatuko dute, eta bestela 3 hilabeteko epea izango dute egiaztapena aurkezteko.
Beasaingo Udalak herritarrak deitu ditu izena ematera.













