‘Mitokontuak’ ipuin kontakea saioa ostiralean Ataunen
Irati Marin, Ixabel Agirresarobe, Iñaki Karretero, Amaia Elizagoien 'Ameli' eta May Gorostiaga izango dira ipuin kontalariak.
Mitoaldiaren aurkezpena aurreko asteartean.Manex Usarralde Mitoaldiaren barruan Mitokontuak ipuin kontaketa izango da herri antzokian, ostiralean, 18:30ean. Irati Marin Goazeneko aktore tolosarra, Ixabel Agirresarobe usurbildarra, Iñaki Karretero maturarra, Amaia Elizagoien Ameli oronoztarra eta May Gorostiaga tolosarrak ipuin bana kontatuko dute. Euskal mitologian murgiltzeko aukera «paregabea» dela dio udalak.













