Monty garindarra, 'El Conquistador' saioko finalean
Asteleheneko saioan emango dute finala.
Jon Montes 'Monty'.Ariane Vierbücher ETB2 telebista katean ematen duten El Conquistador saioko finalera iritsi da Jon Montes Monty partaide garindarra. Programaren 22. edizioa da aurtengoa. Finala astelehenean izango da, ekainaren 29an, 22:15etik aurrera. Baserritarra eta ekilibrista da Monty eta 33 urte ditu. Yocahu taldean parte hartu du saioan.













