San Joan eguna ari dira ospatzen Olaberrian
Olaberriko jaiak gaur amaituko dira, eta egunean zehar ekintza ezberdinak antolatu dituzte herrian adin guztietako jendearentzat.
San Joan eguneko hamaiketakoa Olaberrian.Manex Usarralde San Joan eguna ari dira ospatzen gaur Olaberrian, eta jaietako azken eguna izango da. Adin guztietako jendea dabil kalean.
Egitarauari dagokionez, 11:00etan meza izan dute. Ondoren, hamaiketakoa egin dute areto berrian 12:30ean. Bertan, adin guztietako jendea elkartu da. Bestalde, baserritar jantzien erakusketa ikusgai egon da udaletxean 9:00etatik 14:00etara. Erakusketak hurrengo asteartera arte iraungo du, eta gaurko ordutegi berdina dauka egunero.
Arratsaldean ere jarduera ezberdinak izango dira. 17:00etan haurren krosa eta zinta karrera egingo da. Ondoren, 18:30ean sagardo eta pintxo dastaketa izango da Kuttun elkarteak antolatuta.
Argazkiak: Manex Usarralde













