Alexia Putellasek Elene Leteren taldean jokatuko du
Alexia Putellas futbolariak Bartzelona taldea utziko du eta Elene Lete zumarragarraren London City Lionesses taldean jokatuko du. London City Lionesses taldea 2019an sortu zen eta iaz lortu zuen Women’s Super League-ra (Ingalaterrako lehen mailara) igotzea.
Putellas munduko futbol jokalari onenen artean dago. Bi aldiz irabazi du Urrezko Baloia eta beste bitan FIFAren The Best (onena) saria. Bartzelona taldearen historian gol gehien sartu dituen jokalaria da eta 38 titulu irabazi ditu: lau Txapeldunen Liga, hamar Liga, bederatzi Kopa…














